XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Merkatal efektu garrantzitsuenen artean ondoko hirurok aipa ditzakegu: truke-letra, ordaindukoa eta txekea.

7.4. TRUKE-LETRA.

onartzen dut / 19 -- / -ean / zenbakia / bidalketa-herria / zenbatekoa / bidalketa-eguna / mugaeguna / azaldutako mugaegunean honako helbide honetan / truke-letra honengatik / eta ondoko pertsonaren aginduaz / ordainduko duzu diru kopuru hau: / balioa / igorlearen izena eta helbidea / igorpenduaren izenpea, izena eta helbidea.

Truke-letra agiri eskualdagarria da, hartzekodunak zordunari ematen diona.

Horren bidez hartzekodunak zorduna, egun edo epe jakin eta zehatz batean, bere kargu edo beste pertsona baten kargu, kantitate bat ordaintzera behartzen du.

Merkatal efektuen arteko garrantzitsuena da truke-letra.

Munduko kode guztiek onartzen dute kreditu-agiri hau.

7.4.1. Truke-letran parte hartzen duten pertsonak.

Truke-letra guztietan ondoko hiru pertsonek parte hartzen dute: Igorlea igorpendua eta edukitzailea.

Igorleak truke-letra betetzen du eta beste pertsona bati zera agintzen dio: letran agertzen den egunean eta bere karguz (igorpenduaren karguz) hirugarren pertsona bati (edukitzaileari) kantitate bat ordaindu behar zaiola.